Hemen zaude: Nor gara

| Nombre | Cargo | Teléfono |
|---|---|---|
| Agustin Arostegi | Director general | 943113955 |
| Kontxi Urio | Secretaría de dirección | 943113956 |
| Xabier Eleizegi | Turismo | 943112215 |
| Daniel Arbulu | Cooperación Transfronteriza | 943112276 |
| Áneli Almazán | Cooperación Transfronteriza | 943113947 |
| Pilar Rojo | Administración | 943112222 |
Kanpo Harremanetako zuzendaritza nagusiaren eginkizun nagusia Bidasoaren bi aldetako euskal gizarteak bateratzea eta horien artean harreman estuak sortzea da, alegia, Euskal Eurohiriaren hezurdura indartzea. 1
Donostia eta Baiona artean diren herrien arteko elkarkidetza halabeharrezkoa da helburu horiek lortzeko eta lan horretan, inbertsio programak zein beharrezkoak diren baliabideak indartu dira.
Era berean, baditu beste hainbat eginkizun, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa aritzea Europako Batasuneko erakundeen, Europako Kontseiluaren, gobernu nazionalen eta antzeko beste erakunde batzuen aurrean, Departamentuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Arku Atlantikoko Hirien Batzarrean, Metrex Sarean, Mission Opérationnelle Transfrontaliére (MOT) delakoan eta antzeko beste organismo batzuetan duten ordezkaritza zuzentzea edota koordinatzea eta gipuzkoar diasporarekiko harremanak sustatzea.
Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoak, Gipuzkoako Lurralde Historikoak, Pirinio Atlantikoen Prefekturak, Akitaniako Eskualde Kontseiluak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak uste dute haien arteko harremanak sendotu behar dituztela. Helburu horrekin, «Euroeskualdeen Konferentzia» erakundean parte hartzea erabaki dute, informazioa trukatzeko, jarrerak adosteko eta elkarlanean aritzeko.