2010eko Uztailaren 21aMOMek AECTren inguruko galdeketa egingo du
Erregioetako Komiteak AECTren Araudia berrikuskatzeko Europar mailako galdeketa martxan jarri du. Bertan jasoko diren emaitzek barne Araudia eta lankidetza birplanteatzeko erabiliko da. Emaitzak, urriaren 6an egingo den Open Days izeneko ekitaldian jakitera emango dira. MOMek sareko kide guztiak gonbidatu ditu iritzia eman dezaten.
Galdeketa horretan planteatzen diren gaiak hauek dira:
- AECTekegoitza duen herrialdeko araudiaren gainetik barne estatutuek eszepziorik onartu dezaketen, besteak beste, langilegoa arautzen duen legedia (kontratazioa, kontratua, fiskalitatea, gizarte segurantza…).
- Elkarkidetzan ari diren estatuen lankidetza hobetzea, irizpideen onarpenen epea murriztea, informazioaren partekatzea, eskaerak azkartzea, eta abar.
- Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeak MOT barruan onartzea.
- Proiektu eta hitzarmen prozeduretan epeak eta eman beharreko pausoak erraztearen hausnarketa egitea.
Itzuli